XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina hori gero gertatuko zen.

Orain Napoleon Parisen etsiturik dago eta Konstantinoplara joatea erabakitzen du, baina bidaia ezinezkoa gertatu zen, zeren urriaren 4ean goardia nazionaleko 30.000 gizon Konbentzioaren aurka altxatzen bait dira eta haren jauregia inguratuz, erasotzen dute.

Menon jeneralak matxinatuekin hitz egin nahi du eta Konbentzioak hura agintetik kendu eta bere lekuan Barras ipintzen du; Barras-ek ez zekien tutik ere militar zientziez eta Napoleonez oroitzen da.

Goizeko ordubatetan deitu eta Armadaren bigarren buruzagi izatea proposatzen dio.

Pentsatzeko denbora eskatzen du Napoleonek.

Egoera oso larria da eta Barrasek hiru minutu soilik ematen dizkio.

Napoleon, bere ohituren kontra, erabaki bat bapatean hartu beharrean aurkitzen da.

- Bai onartzen dut.

Napoleon Parisen ezezaguna zen eta izendatze horren ondoren jendeak galdetzen zuen: Nor da Napoleon hori?.

Napoleonek kargu berria, beti bezala, pasioz hartu zuen.

Gau hartan, bost ordutan, Konbentzioaren defentsa antolatu zuen.

Aurrean, 30.000 goardi matxinatu zituen, eta bere Armada 7.000 gizonek osatzen zuten.